2020(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Euskaldun bat artikotik Zorrotzara

EUSKALDUN BAT ARTIKOTIK ZORROTZARA



Naima geologoa da eta artikoan darama bi urte foraminiferoak ikertzen. Denbora luze ematen du itsasontzi batean laginak hartzen ikertzeko nolakoa zen klima garai hartan (duela 20.000 urtekoa gutxi gorabehera) eta datuak garai honetakoekin konparatzeko klima aldaketa aztertzeko.

Atzo, abenduaren 18an Naima hitzaldi eman zien gure batxilergoko lehen mailako ikasleei eta 4. DBH-koei. Oso interesgarria izan zen. Bere lana zertan datzan azaldu zigun.


Gero 1. DBH ikasle batzuekin egon zen bere lana komentatzen. Oso harrera ona izan zuen, galderak egiten zituzten eta interesa handia erakutsi zuten.



Mila esker Naima!!!

EKO-ORDEZKARIAK


EKO-ORDEZKARIAK

Abenduaren 16an egin genuen gure lehenengo bilera. 12 ikasle etorri ziren bilerara. Hainbat arazo teknologikoak direla eta ezin izan genuen gauza handirik egin, ezta argazki bat atera ere 😌. Behintzat elkar ezagutu genuen. Ea hurrengoa ondo aterako den!


2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea