2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

EUSKALDUN BAT ARTIKOAN




Atzo, Abenduaren 19an, Naima El Bani Altuna etorri zen institurura bere ibilbidea artikoan kontatzera. 
Lehenengo saio batean 4.DBH, 1.eta 2.mailako batxillergo ikasleak  bildu ginen. Nimak kontatu zuena oso interesgarria izan zen eta ikasleen arreta hasieratik hartu zuen. Artikoko foraminiferoak ikarri zizkigun eta lupaz ikusteko aukera eduki genuen.

Bigarren saioan DBH lehengo mailako ikasleak aukera berdina eduki zuten,



Mila esker Naima, ezin zen  interesgarriagoa izan.

2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna



EKO-ORDEZKARIEN BILA GAUDE

EKO-ORDEZKARIEN EGINKIZUNAK

ü  Koordinatzaile eta gelako kideen arteko zubia: Gelako ardurak eta proposamenak hartu eta koordinatzailearekin komentatu; eta bileretan tratatzen dena gelan komentatu.
ü  Institutuko diagnostikoa egin:
o   Uraren kudeaketa (eskolako ur kontsumoa, txorrotak, dutxak kontrolatu)
o   Hondakin egoera aztertu (birziklapena)
o   Energiaren kudeaketa (argiak , ordenagailua eta kainoia itzali)
o   Mugikortasuna
ü  Txoko berdea berriztea eta mantentzea.
ü  Bileretara joan (behintzat hilabetean behin)
Hauek izango dira Eko-ordezkarien eginkizun nagusiak.

Eko-ordezkari bakoitzak eramango du txartel bat besteongandik bereizteko. Kurtsoaren amaieran Agenda 21eko agiri bat hartuko dute bere lana eskertzeko.

2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

Idazteko materiala kutxa berriak ipini ditugu, bat irakasle-gelan eta beste bat zaintza gunean 2. solairuan.
Ea animatzen garen biirziklatzera!!!


Heme irakale gelako kutxa:


Bigarren solairuko kutxa:


2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

IDAZTEKO MATERIALA BIRZIKLATZEA 

Idazteko tresnak nonahi erabiltzen dira egunero, bai bulegoan, bai lanean, bai etxean. BIC, TerraCycle-ri esker, orain erraz-erraz birzikla ditzakegu, eta, horrela, ingurumena babesten lagunduko dugu.

 Idazteko tresna guztiak jaso ditzakegu (egurrezko arkatzak eta argizarizko arkatzak izan ezik), edozein dela ere beren marka edo materiala: Boligrafoak, portaminak, azpimarratzekoak eta zuzentzekoak. Zure tresna horiek amaitzen zaizkizunean, bota, mesedez, txoko berdean dagoen kutxan.

Ongi etorri Zorrotza institutuko Agenda 21-eko bloggera!

Hau izango da gune aproposa Ingurumenari buruzko edozein berria ipintzeko. Agenda 21 inguruan egingo ditugun hainbat gauzak ere, hemen kokatuko ditugu.

Hau da gure oraingo Txoko berdea, ea denon artean berritzen dugun!!!!