2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Belgikako milaka ikaslek manifestazioa egin dute Europar Parlamentuaren aurrean klima-aldaketaren aurka




Milaka ikasle ez ziren klasera joan Bruselan, iragan ostegunean, urtarrilak 24, berotze globalaren eta kutsaduraren aurkako protesta batean parte hartzeko. Ikasleak Europako Parlamentuaren inguruan bildu ziren, danborrak eta pankartak jotzen, eta astean behin ez dira klasera joango Gobernuak neurriak hartu arte. Poliziaren datuen arabera, 35.000 pertsona bildu dira kontzentrazioan, Belgikako hiriburuan aspaldian izan den ikasle protesta handiena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.